2013-04-26
2013-04-22
castet eguna 2013
Atzo, apirilak 21, XXI. Castet Eguna egin zen Zaldibarren. Urtero legez, 1937ko apirilaren 25ean Santamañezarren faszisten kontra borrokan jausitako gudari eta milizianoak omendu zituzten. Hirurogei lagun inguru batu ziren Santamañezarreko tontorrean, non ikurriña jaso zuten. Guztiak batera jaitsi ziren Goierritik eta, jarraian, kalejira jendetsua egin zuten Castet Elkarteraino. Ekitaldi politikoan 1937ko borrokalariak ez ezik, duela berrogei urte jausitako Eustakio Mendizabal Txikia ere izan zuten gogoan. Amaitzeko, iragana etorkizunarekin lotu zuten Donostian Aske Guneak erakutsitako bidetik. Eusko Gudariak abestuta amaitu zen ekitaldia. Bazkarian bildu ziren gero hogeita hamar lagunetik gora.
Arratsaldean, Ernaik deituta manifestazioa egin zuten udaletxeko plazatik Artiara, eserialdi batekin amaitu zena.
2013-04-17
Domekan Castet Eguna
Aurten ere 1937ko apirilaren 25ean Santamañezarren jausitako gudari eta milizianoak gogoratuko dira Zaldibarren datorren domekan. Baita Euskal Herria eta askatasunaren alde borrokan jausitako guztiak. Aurtengoa XXI Castet Eguna da.
2013-03-23
MARTXOAREN 21eko OSOKO BILKURA
Nada más comenzar la sesión plenaria el concejal Javier Tera
ha hecho saber al pleno que a partir de hoy y durante toda la legislatura los
dos representantes de su partido en el ayuntamiento de Zaldibar se ausentarán
del pleno cada vez que se vaya a tratar algún tema político, pues para hablar
de política ya están nuestros representantes en el gobierno vasco y otras
instituciones. Y así lo han hecho ante las mociones contra la doctrina 197/2006
(más conocida como doctrina Parot) y
otra moción que condenaba los crímenes del franquismo. Curiosamente ante la
aprobación de la declaración institucional a favor del pueblo del Sahara y sus
derechos políticos, no se han movido de su sitio, han mostrado su acuerdo y han
votado a favor de la declaración. ¿Es que hablar del derecho de
autodeterminación del pueblo Saharaui no es algo político? ¿Mostrar apoyo a los
refugiados políticos del Frente Polisario no es nada político? … Deberían de explicar mejor lo de
que se van a ausentar del pleno en los temas políticos.
Osoko bilkura
hasi bezain laster, PSOEko zinegotziek argi utzi gura izan dute beraiek ez
daudela prest gai politikoei buruz hitz egiteko beraz, aurrerantzean legegintzaldi osoan zehar, osoko bilkuretan
gai politikoak tratatu behar direnean, beraiek aulkitik altxa eta aretotik
aterako direla, bozkatu ere ez dutela egingo. Horrela hasi da gaurko plenoa.
Hainbat gairen ostean bizi arteko zigorra ezartzen duen 197/2006 doktrinaren
(ezagunago Parot doktrina bezala)
aurkako mozioa tratatzeko unea iritsi da, orduan PSOEko ordezkariak euren
lekuetatik altxatu eta aretotik atera dira batzarraren hasieran agindutakoa
betez. Mozio honek aurrera egin du BILDUko ordezkarien babesarekin PPko
ordezkariaren oposizioarekin eta PNVren isiltasunarekin.
Jarraian
frankismoak egindako kalte guztiak kondenatzen duen mozioa tratatu da. PSOEko
ordezkariek kanpoan jarraitu dute. Mozio honek ere aurrera egin du BILDU eta
PNVren babesarekin eta PPren oposizio xelebrearekin. Xelebrea diogu ez PPk mozioari kontra egiteko irakurri dituen
argudioengatik (hori beste baterako utziko dugu) baizik eta alderdi honetako
ordezkariak erakutsi duen memoria historiko laburragatik; ez du esan bada
frankismoa 1936an gertatutako zerbait izan zela? Urte asko pasatu direla ordutik
eta berriro ez gertatzea dela inportanteena? Norbaitek gogorarazi beharko lioke
gizon honi, guda hori frankistek irabazi zutela
eta boterean beste 40 urte gutxienez mantendu zirela (ofizialki).
Mozio honen
bozketaren ostean PSOEkoak sartu dira osoko bilkuran parte hartzen jarraitzeko
asmoz. Mozio gehiago. Etxe desjabetzeen aurkakoa, testuingurutik ateratako eztabaida
eta arraro baten ostean, denak ados. Sahararen herria eta bere eskubide
politikoen defentsa (autodeterminazio eskubidea barne) egiten zuen deklarazio
instituzionala aztertu da, Javier Tera eta Narcisa Rojo euren lekuetan geldik,
baina… ez dute esan bada, hasieran gai politikoetan ez zirela sartuko
eztabaidatzera eta bakarrik udalgintzari buruz hitz egingo dutela legegintzaldi
guztian? Hara, gaur bertan emandako berba apurtu dute esan eta ordu erdira. Ez
dira aretotik atera, deklarazioarekin adostasuna adierazi eta alde bozkatu
dute. Deklarazioaren edukia guztiz politikoa izan da, behar bada, gehiago
zehaztu beharko lituzkete PSOEko bi ordezkariek hasieran botatako hitzak,
Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari buruz ez dutela hitz egingo
alegia, oso urrun geratzen baitzaie gai hau Saharako herriak bizi duena baino
askoz urrunago. Bitxiak ere PNVko ordezkarien komentarioak deklarazio instituzional
honen inguruan; “…gai politikoa, tira, hori luzerako da, inportanteena janaria
bidaltzea da…” Nerea Garitagoitiaren hitzak. Saharako herritarrek horrelakorik
entzun ezkero … Hementxe benetako presa
daukanak, gatazka politikoei irtenbidea behingoz ematearen alde lan egiten hastea da!
2013-03-06
2013-03-03
hemen dugu ernai, gazte abertzale eta ezkertiarren antolakundea
Atzo, zukgua deitutako eztabaida prozeusa burututa, ezker abertzaleko gazte antolakundea aurkeztu zen Lizarran, Ernai izena hartu duena. Bertan izan ziren Zaldibarko gazte ezkertiar eta abertzaleen ordezkariak. Ongi etorri eta segi aurrera.
2013-03-02
Gaur berrantolatuko da Udalbiltza
Gaur Udalbiltza (Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra) berrantolatzeko batzarra egingo da Donostian, 1.227 hautetsi, 153 alkate eta 393 udaletako ordezkariekin. Bertan izango da Zaldibarko udala. Oso batzar garrantzitsua izango da, Euskal Herriko instituzio nazional bakarra delako Udalbiltza, eta aro berriari ekingo diolako.
Duela bi urteko udal hauteskundeen ondoren, 2012ko martxoan abiatu zen
Udalbiltza berrantolatzeko prozesua: 27 hautetsik jakinarazi zuten zazpi herrialdeetako udal eta zinegotzi guztiei gutunak bidali zizkietela, prozesuarekin bat egin zezaten. Iazko uztailean talde sustatzailea sortu genuen, eta hautetsien ekarpenak jasotzen hasi ginen. Joan den azaroan iragarri genuen aurtengo martxoaren 2an izango dela Udalbiltza berrantolatzeko batzarra. Iritsi da ordua.
Subscrever:
Mensagens (Atom)